Bazenekien...?

Bazenekien...?

  • ... azken 15 urteotan, goi-mailako ikasketak egin dituztenen jarduera-tasa astiro baina etengabe igo dela?
  • ... emigratutako tituludun unibertsitarioek honako arrazoi nagusi hauek dituztela Bizkaian berriro lan egiteko: eskaintza interesgarria, lagunak eta familia?
  • ... Industria Ingeniaritza Teknikoko eta "Beste ingeniaritza tekniko batzuetako" titulazioen unibertsitate-okupazioa handiena dela "ez-prestatutzat" hartutako maila profesionaletan?
  • ... Medikuntzako okupatuak bakarrik direla "prestatuak" %100ean?

Hori dela eta, agerikoa da gure lurralde historikoko unibertsitate-arloko lan-merkatuan prestakuntza-desegokitasunak daudela.

Bazenekien…?

  • ... El saldo migratorio para Bizkaia es negativo (salen más titulados universitarios que los que entran para trabajar)?
  • ... Un 30% de la población vizcaína con titulación universitaria que trabajan fuera de Bizkaia, no han intentado colocarse en empresas de Bizkaia al finalizar sus estudios?
  • ... honako hauexek direla emigratutako tituludun unibertsitarioen ITZULERA DRIVERRAK (Bizkaian berriro lan egiteko arrazoiak): "lan-baldintza berberak edo hobeak eskaintzen dizkien lan-eskaintza", "eskaintza interesgarria", "kalitateko eskaintza eta lanpostu ona bezain interesgarria..."?.

Bazenekien…?

  • ... tituludun unibertsitarioak -laneratu berriak- egoera zailak ulertzeko dituzten gaitasun eta trebetasunengatik balioesten dituztela, zeregin zehatzak garatzeko jakintza egokiak dituzte-eta?
  • ... tituludun unibertsitario berriek ezer gutxi dakitela enpresen errealitateari eta euren eguneroko funtzionamenduari buruz?
  • ... enpresek oso ondo balioesten dutela tituludun unibertsitarioek berritzeko duten gaitasuna?
  • ... enpresek inplikazioa balioesten dutela, hau da, langileek enpresa eurena izango balitz bezala hartzea, inplikazio hori konpromiso eta interes bilakatzen delako?

Bizkaian desegokitasun handia dago tituludun unibertsitarioen eskaintzaren eta eskariaren artean. Beraz, azterketaren arabera, enpresari balio erantsia emateko gaitasuna da prestakuntzan kontuan hartu beharreko faktore nagusia.

Sustatu beharreko prestakuntza-faktoreei dagokienez, bazenekien...?

  • ... 50etik behera langileko enpresentzat "jakintzak" direla tituludun unibertsitarioen alderdi onena?
  • ... 50etik gora langileko enpresentzat "trebetasunak" direla tituludun unibertsitarioen alderdi onena?
  • ... 100etik behera langileko enpresentzat "praktika-falta" dela tituludun unibertsitarioen alderdi txarrena?
  • ... 100etik gora langileko enpresentzat "jakintzak" direla tituludun unibertsitarioen alderdi txarrena?
  • ... ingelesa funtsezkoa eta ia-ia sine qua non baldintza dela, kontratatua izateko orduan?
  • ... enpresek oso ondo balioesten dutela tituludun unibertsitarioek berritzeko duten gaitasuna?

bizkaia:xede-k egindako azterketetako emaitzen, argitalpenen eta paperen txosten xehea dago eskuragarri.

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org