EUROPAKO BATZORDEAREKIN BATERA FINANTZATUTAKO IKERTZAILEENTZAKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA 2013


Helburua: Bizkaian ikertzaileen kontratazioa, sustapena (formakuntza/trebakuntza) eta lotura bultzatzea.

 

XEDEA: diru-laguntzak esleitzeko

  • Esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea, euren ikerketa-proiektua Bizkaian finkatutako ikerketa-erakunde batean garatzeko aukera izan dezaten.

  • Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea, esperientzia luzeko ikertzaileek Bizkaiko erakundeekin lankidetzak ezartzeko eta ikerketa-proiektu berritzaileak garatzeko aukera izan dezaten.

  • Adituei atzerrian prestatzen laguntzea, euren lan-ibilbidea Bizkaian garatu nahi duten ikertzaileek ikerketa-proiektua garatzeko eta euren lan-ibilbidea hobetzeko aukera izan dezaten.

DIRU-HORNIDURA: 1.000.000 euro.
EPEA: 2013ko ekainaren 5a.

DIRU-LAGUNTZA ZUZENTZEN DEN BERRIKUNTZA ARLOAK:
Helburua gaur egun ikerketa eta berrikuntza beharrizanak (teknologikoa, zientifikoa, kudeaketakoa, kulturala, eta abar) dituen eta ikertzaileak kontratatu, atxiki edo lotzeko eskari erreala duen edozein erakundek parte hartzea da. Bizkairako estrategikoak diren arloen inguruan aurkeztutako ikerketa proiektu eta eremuak positiboki baloratuko dira.

MODALITATEAK

Ikertzaileentzako Diru-laguntza Programa:


 

1. MODALITATEA - esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea (barrurako mugikortasuna eta berrintegrazioa).

Xedea: Erakunde anfitrioiaren eta ikertzailearen arteko epe luzerako lankidetza ezartzea da, eta bizkaia:xede-rentzat ikertzaileak eurak dira helburu nagusia.

Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:

  • Doktoretza edo, gutxienez, arduraldi osoko lau urteko ikerketa-esperientzia edukitzea.

  • Azken 3 urteotan erakunde anfitrioiaren herrialdean 12tik gora hilabetez lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.

Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:

Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.

2. MODALITATEA - Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea

Xedea: esperientzia luzeko ikertzaileek lankidetzak ezarri eta ikerketa-proiektu berritzaileak garatu ahal izango dituzte Bizkaiko erakundeekin.

Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:

  • Gutxienez arduraldi osoko hamar urteko ikerketa-esperientzia edukitzea.

  • Azken 3 urteotan erakunde anfitrioiaren herrialdean 12tik gora hilabetez lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.

Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:

  • Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.

3. MODALITATEA - Bizkaira itzultzeko asmoa duten adituei atzerrian prestatzen laguntzea

Xedea: Euren lan-ibilbidea Bizkaian garatu nahi duten ikertzaileek ikerketa-proiektua garatu eta euren gaitasunak hobetu ahal izango dituzte nazioarteko erakunde ospetsuetan.

Ikertzailearen betekizunak/betebeharrak:

  • Doktoretza edo, gutxienez, arduraldi osoko lau urteko ikerketa-esperientzia dukitzea.

  • Azken 3 urteotan irtenaldiko erakunde anfitrioiaren herrialdean 12tik gora hilabetez lanean egon ez izana, deialdiaren azken egunetik hasita.

  • Lan-ibilbidea Bizkaiko ikerketa-proiektu berritzailean garatu nahi izatea eta nazioarteko zentroan goi-mailako prestakuntza espezializatua egiteko premia edukitzea.

  • Prestakuntza-aldia amaitutakoan, Bizkaira itzultzeko konpromisoa hartzea, eskabidea egitean lurralde historikoan aukeratutako erakundearekin (edo Bizkaian finkatutako beste erakunde batekin) bat egiteko.

Erakunde onuradunaren betekizunak/betebeharrak:

  • Zerga-helbidea Bizkaian duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak edo Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia daukaten erakundeak izatea.

ESLEITZEKO PROZEDURA: Merituen lehiaketa.


 

HAUTAKETA-PROZESUA

Hona hemen hautaketa-prozesuko faseak:

  1. Aukeragarritasun-irizpideak egiaztatzeko fasea: hasieran, ebaluazio-prozesua hasi baino lehen, aukeragarritasun-irizpideak betetzen dituzten eskabideak bahetuko dira. Fase hori bizkaia:xede-ko langileen ardurapean egongo da.

  2. Ebaluaziorako fasea: ebaluatzaileek hautagaiaren espedientearen azterketa egingo dute (hautaketa/ebaluaziorako irizpide gardenak kontuan hartuta).

 

  1. Balioztatzeko fasea: Batzordekideek puntuazio orokorra emango diote eskabide osoari, eta ados jarriko dira. Eskabideen azken sailkapena Zuzendaritza Batzordeari aurkeztuko zaio, eta onartutako hautagaien zerrenda zein den erabakiko du modu formalean.

ESLEITZEKO PROZEDURA

Honelaxe emango da laguntza:

  • Zehaztutako epearen barruan aurkeztutako eskaeretan adierazitako merituen lehiaketaren bidez.

  • Deialdiko jarraibideetan adierazitako ebaluazio-irizpideen arabera puntuazio handiena lortu duten eskaeren bitartez. Guztira eman beharreko laguntzaren muga, gainera, zuzkidura ekonomikoaren atalean adierazitako zenbatekoa izango da: 1.000.000 euro.


Laguntza esleitu ahal izateko, erakunde onuradunaren, ikertzailearen eta bizkaia:xede-ren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da beti.

Bizkaia:xede-k beste zenbateko bateko ekarpen ekonomikoak ere egin ahal izango dizkie hautagai onuradunei, Ebaluazio Zientifikoko Batzordearen gomendioak eta azken puntuazioa kontuan hartuta.

  • 1. modalitatea: esperientziadun ikertzaileei Bizkaian integratzen laguntzea.

  • Finantziazioak ikertzailearen mantenu-gastuen %50eraino estaliko ditu, hiru urteko gehienezko epealdian. Soldata-kostuaren gainerako zenbatekoa, ostera, Bizkaian finkatutako erakunde anfitrioiaren konturakoa izango da.

  • 2. modalitatea: Bizkaian proiektu berritzaileak abian jartzen dituzten kanpo-laguntzaileei lotzen laguntzea.

  • Bizkaia:xede-ren ekarpenari esker, ikertzailearen mantenu-gastuen 61.000 euroraino estali ahal izango dira urtean, 2 urteko gehienezko epean.

  • 3. modalitatea: Bizkaira itzultzeko asmoa duten adituei atzerrian prestatzen laguntzea.

  • Diru-laguntzak ikertzailearen mugikortasun-gastu, bidaia-gastu eta mantenu-gastuen %100eraino estaliko ditu, 3 urteko gehienezko epealdian.


 

Documents to submit (pdf 368.65 kB)

Call presentation_2013 (pdf 203.27 kB)

FAQs (pdf 214.89 kB)

Guide for Applicants 2013 (pdf 555.37 kB)

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org