Oso ondo prestatutako pertsonak erakarri, eutsi eta inplikatu nahi ditugu. Izan ere, pertsonak eta euren talentua ekonomia berriko abantaila lehiakor nagusia dira.
Euskadiko edo atzerriko pertsona prestatu-prestatuak aurkitzen ditu, jakintza sustatzeko asmoz. Horretarako, CVak lagatzen ditu, orientazioa eta aholkularitza ematen dizkie inguruko erakundeei eta erakundeek oso ondo prestatutako langileen arloan dituzten premiak estaltzen ahalegintzen da.
Gaur egun, erakundeetan dibertsifikazio eta bereizkuntzaren maila handia izan behar denez, oso ondo prestatuta dauden langileak erakarri behar dira, jarduera emankorra eta negozio-lerro berriak garatzeko.
Ohiko erakarpen-lekuetan...? Beste aukerarik ote dago?
2.0 erakarpena: Xing, Linkedin... Tresna horiek abantaila handiak eskaintzen dituzte; esate baterako, oso ezaguna, erabiltzaile asko, berehalako harremanak... Hala ere, desabantailarik ere badute: erakarpen-arduradunaren prestakuntza, dibertsifikatzeko zailtasunak, erabiltzaile gehiegi eta tresnaren noizbehinkako erabilera.
Giza baliabideetako kontsultoretzak: alternatiba honek badu abantailarik, ez dugulako kudeatzen. Denbora eta/edo ahalegina aurrezten da, baina oso garestia da.
Oso ondo prestatutako pertsonen profilak aurkitzen saiatzen gara, eta, aurkitutakoan, inolako kosturik gabe eskaintzen dizkizugu.
1. Oso ondo prestatuta dauden pertsonen aurkikuntzan gaude espezializatuta.
2. Lan-merkatuaren prospekzioak egiten ditugu ikerlanen bidez:
3. Tokian tokiko, nazioko eta nazioarteko azoketan parte hartzen dugu:
4. Topaketa profesionalak egiten ditugu geure mugetatik kanpo.
5. Sare sozial profesionaletan gaude sartuta.
6. Beste agentzia batzuekin lan egiten dugu.
7. EURAXESS Sareko, hau da, Europako Ikertzaileen Mugikortasunerako Atariko kideak gara. Oso ondo prestatutako 15.000tik gora profil ditugu eskura. EURAXESS Jobs. Tresna horretan, Europako lan-eskaintzak, laguntzak eta bekak... daude ikusgai.
Ekintza guztien bidez, OSO ONDO PRESTATUTAKO PERTSONEN DATU-BASEA ESKAINTZEN DIZUGU.
Bazkideak













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org