Harrera

Lan-helmuga aukeratzeko orduan, hainbat faktorek eragin handia dute, eta, euren artean, funtsezko bi faktore daude, nahiz eta sarritan bigarren mailakotzat hartu: gizarte faktorea eta giza faktorea.

Esparru horretan, bizkaia:xede-k harrera-zerbitzua sortu nahi izan du, Bizkaian lan egin nahi duten profesional prestatu-prestatuei eta erakundeei administrazio-arloko doako aholkularitza eta/edo informazioa emateko eta Bizkaiko ingurunean gizarteratzeko (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, aisialdia...).

Zerbitzua, hain zuzen ere, ERAko (European Research Areako) Ikertzaileentzako Mugikortasun Estrategia Europarraren barruan dago kokatuta. Horrez gain, EURAXESS Services Europako Batzordeko Mugikortasun Sareko kidea ere bada, Europan bertan ikertzaileen mugikortasuna sustatzeko eta errazteko. Aldi berean, Espainiako Mugikortasun Sareko kidea ere bada: www.euraxess.es

ESKABIDE BAT EGINTEKO

Mail bidez: mobility@bizkaia.xede.org

Telefonoz: +34 94 479 5428

HELBURUA

1. Administrazio-arloko aholkularitza eta/edo informazioa:

  • - Alderdiak eta legezko izapideak, EBko eta hirugarren herrialdeetako herritarrak KONTRATATZEKO.
  • - Alderdiak eta legezko izapideak, EBko eta hirugarren herrialdeetako herritarrak INPLIKATZEKO / GONBIDATZEKO.
  • - Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) Aitorpenarekin lotutako zerga-alderdiak.
  • - Izapide administratiboak, ibilgailuak matrikulatu eta erregistratzeko, gidabaimenak trukatzeko, IAT estazioak ezagutzeko...
  • - Legezko izapideak: Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ), errolda, Erregistro Zibila...
  • - HEZKUNTZA: ikastetxeak, institutuak, ikastolak, haurtzaindegiak, hizkuntza-ikastaroak, unibertsitateak, unibertsitateko titulu ofizialen homologazioa, hezkuntzako hizkuntza-ereduak...
  • - OSASUNA: osasun-txartela, osasun-zentroak, ospitaleak, klinikak, botikak...

2. Bizkaiko ingurune SOZIOKULTURALEAN gizarteratzeko aholkularitza eta/edo informazioa:

  • - ETXEBIZITZA: Bizkaiko eskualde eta guneei buruzko ezaugarriak, higiezinen enpresekin ezarri beharreko harremanak...
  • - AISIALDIA: kultura, kirolak, jolasa, turismoa...
  • - GARRAIOAK

ONURADUNAK:

Honako hauexek zerbitzuarekin lotutako aholkularitza eta/edo informazioa eskatu ahal izango dute:

ERAKUNDEAK: Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza duten enpresak, zentro teknologikoak, ikerketako zentroak eta taldeak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak, betiere euren erakundean oso ondo prestatutako pertsonak kontratatu badituzte edo kontratatu / inplikatu nahi badituzte (teknologoak, ikertzaileak, profesionalak, irakasleak, bisitariak).

OSO ONDO PRESTATUTAKO PERTSONAK: erakundeek kontratatu, erakarri edo inplikatutako profesionalak, teknologoak, ikertzaileak eta irakasleak.

SUSTATZAILEAK: Bizkaiko Lurralde Historikoan proiektu berritzailea sustatuko duten pertsona prestatu-prestatuak (teknologoak, ikertzaileak, irakasleak, profesionalak).

INTERES ESTRATEGIKOKO ARLOAK

Batez ere, honako arlo hauetako jardueraren bat egin beharko dute harrera-zerbitzuan parte hartu nahi duten erakundeek eta oso ondo prestatutako pertsonek:

ESTRATEGIA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA

  • - Aeronautika.
  • - Automobilgintza.
  • - Ingeniaritza aeroespaziala.
  • - Biomedikuntza.
  • - Bioteknologia.
  • - Eko-berrikuntza: batez ere, ingurumen-arloko zientziak eta teknologiak. Meteorologia eta klimatologia.
  • - Energia: batez ere, energiaren banaketa, kalitatea, eraginkortasuna eta aurrezkia. Energia berriztagarrien integrazioa. Energia eolikoa, eguzki-energia eta olatuena. Bioerregaien, erregai-pilen eta hidrogenoen ekoizpena.
  • - Elektrizitatea eta elektronika.
  • - Material berriak: batez ere, altzairua, metal-mekanika, material elektronikoa eta biomaterialak.
  • - Nekazaritzako elikagaigintzako, nekazaritzako eta arrantzako baliabideak eta teknologiak.
  • - Telekomunikazioak.

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

  • - Errealitate birtuala.
  • - Sareen bilakaera eta sorrera.
  • - Hizkuntzalaritzako infoingeniaritza.
  • - Ingurumen-arloko adimena: batez ere, sentsoreen sareak (SS), haririk gabeko komunikazio-sareak, sareen segurtasuna, informazioa, errealitate birtuala, handitua eta mistoa, edukia tratatzeko teknologiak, teknologia biometrikoak, pertsona/gailua interfazeak, teknologia semantikoak eta teknologia asistiboak.
  • - Enpresa digital hedatua.
  • - Teknologia berriak.

ESKABIDEA EGITEKO PROZEDURA

Mail bidez: mobility@bizkaia.xede.org

Telefonoz: +34 94 479 5428

bizkaia:xede-ren ustez, oso egokia izango litzateke bere bulegoetara hurbiltzea, unean uneko zenbait gai jorratu nahi izanez gero. Horretarako, hitzordua eskatu beharko litzateke aldez aurretik.

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org