Oso ondo prestatutako pertsonak erakarri, eutsi eta inplikatu nahi ditugu. Izan ere, pertsonak eta euren talentua ekonomia berriko abantaila lehiakor nagusia dira.
2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak ziurtatu egiten du Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egin duela, Euskadi Europako berrikuntzako erreferentea izan dadin. Beraz, programa-apustu nagusia da, Euskadiko bigarren eraldaketa ekonomikoa eraginkortasunez eta modu partekatuan garatzeko.
2010eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana lau jarduketa-arlo handiren inguruan dago egituratuta:
Planak zeresan handia izango du euskal ekonomiaren bigarren eraldaketan, eta, aurreikuspenen arabera, 2010. urtera arte 6.700 milioi baliabide publiko eta pribatu mobilizatuko ditu berrikuntzaren alde, Euskadi Europako berrikuntzako erreferentea izan dadin.
2009an, Euskadiko I+G-ko gastua %1,96koa izan zenez (Espainiako tasa handienetakoa), argi eta garbi dago Euskadi I+G-ren arloko liderra dela. Azken hamar urteotan I+G-n egindako gastuaren urte arteko batez besteko hazkuntza-tasa ere Europako handienetakoa izan da. Datu horiek Euskadiko sistema zientifiko eta teknologikoaren ahalmenaren adierazgarri dira, eta, Europan arlo horretan ezarritako estrategiaren arabera, geure ekarpena egin nahi dugu ikerketarako polo egonkorraren sorreran. Euskal agintari politikoen helburua kontuan hartuta, I+G-ko inbertsio globala BPGren %3koa izango omen da 2015ean. Hori dela eta, Euskadi Europako lehen postuetan egongo da arlo horretan.
Bazkideak













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org