Local Contact Point

bizkaia:xede Europako Batzordeko Euraxess Services Europako Mugikortasun Sareko Tokian Tokiko Harreman Gune (LoCP) izendatu dute.

LoCP erakundeek toki-dimentsioko mugikortasun-zerbitzuak eskaintzen dituztenez, aurrez aurre daude ikertzaileekin: unibertsitateak, OPI, elkarteak...

bizkaia:xede Europako Batzordeko Euraxess Services Europako Mugikortasun Sareko Tokian Tokiko Harreman Gune (LoCP) izendatzean, bere harrera-zerbitzu berritzailea bultzatu da (HARRERA/RELOCATION ADVISORY). Hain zuzen ere, 2007. urteaz geroztik, Bizkaiko Lurralde Historikora lanera datozen ikertzaile zein profesional atzerritarrei laguntzen die laneratzen eta gizarteratzen.

Europako Batzordea bete-betean ari da lanean, ikertzaileen artean mugikortasuna zen lan-ibilbidearen garapena sustatzeko eta bikaintasun zientifikoan Europa leku liderra izateko. Horretarako, Europako Mugikortasun Sarea, Euraxess Services, sortu zen, eta ikertzaileei zein euren familiei laguntzen die beste estatu kide batzuetarako lekualdaketa antolatzen.

Lau ekimen

Europako sare horretan, lau ekimen handi garatzen dira:

  • EURAXESS Jobs (Europako Ikertzaileen Mugikortasunerako Ataria zen lehen). Tresna honen bidez, lan-aukerak, laguntzak, bekak... eskaintzen dira Europan.
  • EURAXESS Services (lehengo ERA-MORE Sarea). Europako berrehunetik gora zentrotan, ikertzaileei zein euren familiei laguntzen die beste herrialde batzuetarako lekualdaketa antolatzen.
  • EURAXESS Rights (edo Europako Ikertzaileen Gutuna eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodea). Bertan, ikertzaileen eta ikertzaileok kontratatzen dituzten instituzioen eskubideak eta betebeharrak azaltzen dira, baita Ikertzaileak Erakartzeko Jokabide Kodea ere.
  • EURAXESS Links (lehengo ERA-Link). Sarean lan egiteko tresna da, eta gure mugetatik kanpo (AEBetan eta Japonian, batez ere) lan egiten duten ikertzaileekin harremanetan jartzea du helburu).

EURAXESS, funtsezko tresna da, ikertzaileei mugikortasunaren oztopoak gainditzen laguntzeko orduan: bisatuak, lan-baimenak, tituluen aitorpena, lanpostu hutsak, soldatak, zergak, pentsioak eta onura sozialen transferentzia, osasun-arloko laguntza, gizarte-segurantza, ostatua, eskolaratzeko prozesua eta hezkuntza-sistema, hizkuntza-ikastaroak, harrerako herrialdeko kulturari zein ohiturei buruzko informazioa, lanpostu hutsetarako aukerak, ikerketa-bekak... Sarea, hain zuzen ere, 2008ko ekainaren 1ean jarri zen abian.

Sareak, gainera, estatu zein eskualde mailako nodoak edo bulegoak ditu, eta bizkaia:xede euretako bat da.

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org