Charles Landry

Itzuli

“Sormena Bilbo-Bizkaian”


bizkaia:xede Bizkaiko sormen-mailari buruzko azterketa egiten ari da BM 30ekin batera. Hiriek lehia-gaitasuna edukiko dute, jakintzaren zein berrikuntzaren sorkuntzan balioa eransten duen lanindarra erakartzeko, eusteko eta inplikatzeko ahalmenik badute (ideiak, egikera eta irudimena eskaini behar dira, funtsezko giltzarriak direlako arrakasta ekonomikoari begira). Dena dela, hori lortzeko, pertsona sortzaileek ingurune horietan lan egitea eta bizitzea aukeratu behar dute.

Azterketa horretan, sormenaren gurua den Charles Landryren laguntza jasoko dugu. Charles 1948an jaio zen, eta Britainia Handian, Alemanian eta Italian ikasi zuen. 1978an, "Comedia" sortu zuen, Europan sormen, kultura eta hiri-aldaketarekin lotutako gaiak lantzen dituen kontsultoretza ospetsua, alegia.

Comediaren bidez, Landryk ehunka proiektutan parte hartu eta 45etik gora herrialdetan eskaini ditu hitzaldiak, planetako herrialde aberatsenetan zein txiroenetan: Albania, Australia, Bosnia, Bulgaria, Kanada, Txina, Kroazia, Dubai, Finlandia, Alemania, Hong Kong, India, Italia, Japonia, Mexiko, Holanda, Zeelanda Berria, Norvegia, Polonia, Errusia, Hego Afrika, Espainia, Suedia, Taiwan, Ukrainia, AEB eta Yemen.

Hona hemen bere lanaren helburuak: jarduera kulturalaren bidez bizimodu publikoa, soziala eta ekonomikoa biziberritzea, hiriarentzako etorkizuneko ikuspegia diseinatzea, eskualde-estrategiak sustatzea edo hiri-arloko aktibo eta aukera berriak proposatzea. Zenbait liburu idatzi eta argitalpen asko ditu: The Art of City Making (2006); The Intercultural City: Planning for Diversity Advantage (2007) Phil Woodekin; The Creative City: A toolkit for Urban Innovators (2000), oso ospetsua; Riding the Rapids: Urban Life in an Age of Complexity (2004); eta, Marc Pachterrekin, Culture @ the Crossroads (2001).

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org