PAOLA SALANUEVA - HISTOCELL

Itzuli

Noray Science Groupek bi arlotan lan egiten du bizkaia:xede-rekin: lan-bitartekaritzarako zerbitzuan eta harrera-zerbitzuan. Lehenengoan, bizkaia:xede-ren bidez, geure lan-iragarkiak argitaratu eta Euskaditik kanpo bizi diren euskal zientzialari eta teknologo prestatuen lan-poltsa erabili ahal izan dugu.

Iaz, bizkaia:xede-ren eskutik parte hartu genuen Bartzelonan biozientzien sektorean antolatutako inplikazio-jardunaldian, Katalunian bizi diren euskal zientzialariak erakartzeko. Era berean, bizkaia:xede gure ordezkaria izan da Bostongo MIT Azokan eta Torinoko ESOFen, enplegua eskaintzeko orduan. Dena dela, batez ere, harrera-zerbitzuan lan egin dugu bizkaia:xede-rekin. 2009ko azaroan, Histocellek biomaterialetako ingeniari bat, bioteknologiako aditu estatubatuar bat hautatu zuen, eta, lehen aldiz, Europar Batasunetik kanpoko ikertzaile bat legalizatzeko prozesuari aurre egin behar izan zion.

Scott Histocellen sartu ondoren ere, bizkaia:xede-k bere laguntza eman digu, ingurunera girotzeko orduan; Bizkaiko errealitatea, ingurunea, klima, turismoa eta kultura ezagutzeko orduan; eta bizileku-aldaketarako ohiko izapideak egiteko orduan: erroldaketa, osasun-txartela, gidabaimenaren baliokidetza eta, batez ere, alokairuko etxebizitzaren bilaketa.

Beste bideo batzuk

MIKEL LORENTE - AIC 1998. urtean amaitu nituen ikasketak, eta Tecnumen ikasi 1998. urtean amaitu nituen ikasketak, eta Tecnumen ikasi nuen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan. Neure lan-ibilbidea enpresa multinazional batean garatu nahi nuen, zenbait arlo landu...

Informazio gehiago
LehenengoaAurrekoa
Emaitzak11 a 11 de 11

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org