CARMEN MÉNDEZ - BIZKAIA:XEDE

Itzuli

Bizkaia:xede irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpean dago Bizkaiko beste erakunde pribatu batzuekin. 2005ean jarri zen abian diziplina anitzeko talde gaztearen eskutik, Bizkaiko proiektu berritzaileetarako talentuari eusteko, erakartzeko eta inplikatzeko baldintzak nahiz prozesuak eta berrikuntza zein jakintza aurreratuaren arloak sustatu nahian.

Bizkaia:xede-k doako zenbait zerbitzu eskaintzen dizkio erkidegoari, eta, euren artean, honako hauexek nabarmendu behar ditugu: harrera-zerbitzua, laguntza-zerbitzua, inplikazio-zerbitzua, orientazio-zerbitzua eta, azkenik, bitartekaritza-zerbitzua. Nola jakin dugu Bizkaiko gizarteak zerbitzu horiek guztiak behar zituela? Gure "egiten jakitearen" bidez. Eta zertan datza? Lan egiten eta berritzen jarraitzeko asmoz, bizkaia:xede-k unibertsitate, enpresa demoskopiko eta aholkularitza-enpresekin egindako zenbait ikerketatan.

Bizkaia:xede-k, gainera, tokian tokiko, estatu-mailako eta nazioarteko enplegu-azoketan, gosari teknologikoetan, foroetan eta beste jarduera batzuetan ere parte hartzen du, ahalik eta jakintza handiena lortzeko. Bestetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kideak gara, eta Europako Batzordeko Euraxess Ikertzaileen Mugikortasunerako Sareko kideak ere bai. 2008. urtean, hain zuzen ere, tokian tokiko contac point izendatu gintuzten, hau da, Europako zein nazioarteko sare horri laguntzeko toki-zentro.

Beste bideo batzuk

ANDONI CENDOYA - ITP Topaketak oso garrantzitsuak dira, bi arazo konpondu nahi Topaketak oso garrantzitsuak dira, bi arazo konpondu nahi dituztelako. Batetik, herrialde eta profesional horien errealitatea gero eta gehiago aldentzen da Euskadiko errealitatetik, oso urrun...

Informazio gehiago
ALEJANDRO MORENO - BALTOGAR Baltogarren esperientziatik hitz egiten dizut. Mungian Baltogarren esperientziatik hitz egiten dizut. Mungian kokatutako enpresa da, eta bizkaia:xede-ren laguntza jaso du, fluido-dinamikako ikerketa-proiekturako talentua erakartzeko orduan. Gure enpresa...

Informazio gehiago

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org