MIKEL LORENTE - AIC

Itzuli

1998. urtean amaitu nituen ikasketak, eta Tecnumen ikasi nuen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan. Neure lan-ibilbidea enpresa multinazional batean garatu nahi nuen, zenbait arlo landu ahal izateko. Hori dela eta, atzerrira joan nintzen. 5 urte egon nintzen AEBetan lan egiten, eta, gero, urtebete eman nuen Hungarian. Lehen esan dudan bezala, enpresa multinazional batean lan egitean, zenbait arlo jorratu ahal izan nituen; esate baterako, produktuaren garapena, prozesuen hobekuntza edo zenbait metodologiaren bidezko hobekuntza etengabea. Horren ondoren, itzultzea erabaki nuen, zazpi urteko zikloa itxi nuelako eta Bizkaiak lan-ibilbidea sustatzen jarraitzeko aukera eskaintzen zidalako. Horrexegatik itzuli nintzen hona, Bizkaira.

Nire ustez, oso programa ona da, Bizkaira apurka-apurka itzultzeko aukera eman zidalako zenbait mailatako laguntzaren bidez, lanaren ikuspegitik zein ikuspegi pertsonaletik. Izan ere, etxebizitza aurkitzen eta lurraldea berriro ezagutzen lagundu zidaten, luzaroan kanpoan egotean lurraldea ere aldatu egiten delako. Balioespena oso ona da.

Oso ona izan da, kanpoan egon naizen zazpi urteotan ibilgailu-industrian lan egin dudalako. Bizkaia tradizio industrial handiko lurraldea da, baina ibilgailu-industrian, batez ere, barne produktu gordinaren %20 delako. Gainera, enpresa-masa kritiko handia ari da sektore horretarako lan egiten, eta niri gaitasunak garatzen jarraitzeko aukera ematen zidan, era guztietako teknologien eta enpresa-tamainen bidez. Aldez aurretik eduki dudan esperientzia oso lagungarria izan da gaur egun ACICAEn daukadan erantzukizunari begira, hau da, bertan garatu behar dudan lanari begira.

Euskadi ingurune lehiakorra da, eta, azken urteotan, inbertsio handia egin du era guztietako arloetan; esate baterako, nazioarteko bihurtzeko prozesuetan, I+Gn... Lurralde moduan birmoldatzeko gai izan denez, ingurune lehiakorra da prestakuntza handiko enpresentzat, lehen Bizkaian nekez ezarri zitezkeen arloetan atzerrian lan egiten egon ondoren. Dena dela, GAPa ixten ari dela uste dut, eta gero eta aukera gehiago daude gure lurraldean.

Ibilgailuak elektrifikatzeko programa nabarmendu nahi nuke, zenbait jarduketa-lerrotan banatutako aterki handia delako: I+G, prestakuntza, garapen industriala, zaintza lehiakorra... Lehen esan dudan moduan, oso programa handia da, zenbait arlotan garatzen da eta era guztietako eragileek parte hartzen dute bertan: ibilgailuen ekoizleak, osagarrien ekoizleak eta sare elektrikoen arloko enpresak.
Beste pertsona batzuei ere gomendatuko nieke programa, lurraldeak aukera handiak eskaintzen dizkielako oso ondo prestatuta dauden pertsonei eta programan lanaren arloan zein arlo pertsonalean laguntzen dizutelako.

Beste bideo batzuk

ANDONI CENDOYA - ITP Topaketak oso garrantzitsuak dira, bi arazo konpondu nahi Topaketak oso garrantzitsuak dira, bi arazo konpondu nahi dituztelako. Batetik, herrialde eta profesional horien errealitatea gero eta gehiago aldentzen da Euskadiko errealitatetik, oso urrun...

Informazio gehiago
ALEJANDRO MORENO - BALTOGAR Baltogarren esperientziatik hitz egiten dizut. Mungian Baltogarren esperientziatik hitz egiten dizut. Mungian kokatutako enpresa da, eta bizkaia:xede-ren laguntza jaso du, fluido-dinamikako ikerketa-proiekturako talentua erakartzeko orduan. Gure enpresa...

Informazio gehiago

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org