Oso ondo prestatutako pertsonak erakarri, eutsi eta inplikatu nahi ditugu. Izan ere, pertsonak eta euren talentua ekonomia berriko abantaila lehiakor nagusia dira.
Topaketak oso garrantzitsuak dira, bi arazo konpondu nahi dituztelako. Batetik, herrialde eta profesional horien errealitatea gero eta gehiago aldentzen da Euskadiko errealitatetik, oso urrun daudelako. Bestetik, Euskadi, Bizkaia aldatzen ari direnez, jakintza-alde handia dago. Topaketa horiek, beraz, Bizkaiko zein Euskadiko errealitatea bertako profesionaletara hurbiltzeko zubia dira eta alderantziz, eta hori oso garrantzitsua da.
Nire ustez, sektore aeronautikoak eta sektore guztiek nazioarteko esperientzia handia duten profesionalak behar dituzte, eta gehienek, gainera, goi-mailako prestakuntza ere badaukate. Gure enpresetan, horrelako profesionalak sartzean, etorkizuneko balio estrategiko handiko jakintza lortu ahal izango dugu.
Sortu zenetik, ITPk erronka handia eduki du, negozioaren nazioarteko dimentsioan trebatu nahi izan dituelako bertako profesionalak. Horretarako egindako ahalegina handia izan da benetan. Programa honen bitartez, laburbidea hartu dugu, bizkaia:xede-ko planaren bidez profesionalak zuzenean hartzean. Alde horretatik, oso garrantzitsua izan da. Azken bi urteotan, guk programa honen bidez hartu ditugu profesionalak.
1998. urtean amaitu nituen ikasketak, eta Tecnumen ikasi nuen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan. Neure lan-ibilbidea enpresa multinazional batean garatu nahi nuen, zenbait arlo landu...Bazkideak













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org