Oso ondo prestatutako pertsonak erakarri, eutsi eta inplikatu nahi ditugu. Izan ere, pertsonak eta euren talentua ekonomia berriko abantaila lehiakor nagusia dira.
Lankidetza-hitzarmenaren esparruan, bizkaia:xede-ren jarduerak eta zerbitzuak sustatu eta zabaldu egingo dira EI-SEVek EuskoSare atari birtualaren bitartez antolatzen dituen jarduera, ekitaldi eta azoketan.
Era berean, bi instituzioek euskal kultura ere sustatuko dute EuskoSareko Euskal Autonomia Globala programaren bidez. Izan ere, komunikazio zein lankidetzarako sare globala ezarri nahi du gizarte, ekonomia, kultura eta hezkuntzaren arloan.
Jarduketa horiek bizkaia:xede-ren helburu estrategikoak lortzea dute xede, baita Bizkaiko Lurralde Historikorako lehen mailako profesionalak eta ikertzaileak bilatzeko eta erakartzeko politika aktiboa bultzatzea ere.
Informazio gehiago:www.euskosare.org
Proiektu honek gizarte eta giza balioak Gipuzkoako lurraldeko arlo ekonomiko, sozial eta politikoan sustatzea eta gizarteratzea du helburu nagusi.bizkaia:xede-k "Gipuzkoa Sarean" proiektuan...
bizkaia:xede-k eta BCAMek (Basque Center for Applied Mathematicsek) elkarrekin lan egiten dute, arlo horretako lehen mailako profesionalak zein ikertzaileak erakarri eta eusteko.Bizkaiko Foru...Bazkideak













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org