Oso ondo prestatutako pertsonak erakarri, eutsi eta inplikatu nahi ditugu. Izan ere, pertsonak eta euren talentua ekonomia berriko abantaila lehiakor nagusia dira.
bizkaia:xede-k The Creativity Potential of Bilbao & the Bizkaia Region proiektuan parte hartzen du. Azterketa horretan, Bilboren lehia-gaitasuna neurtuko da, eta, horretarako, jakintzaren zein berrikuntzaren sorkuntzan balioa eransten duen lanindarra erakartzeko, eusteko eta inplikatzeko orduan daukan ahalmena ebaluatuko da. Proiektua Charles Landryk garatzen du, hain zuzen ere.
bizkaia:xede-k laguntza ekonomikoa ematen dio proiektuari (60.000 €), baina, horrez gain, bete-betean ere parte hartzen du bertan, euskal gizarteko zenbait eragilerekin abian jarritako landa-lana garatzen duelako.
Azterketa horretan, Bilboren lehia-gaitasuna neurtuko da, eta, horretarako, jakintzaren zein berrikuntzaren sorkuntzan balioa eransten duen lanindarra erakartzeko, eusteko eta inplikatzeko orduan daukan ahalmena ebaluatuko da.
Charles 1948an jaio zen, eta Britainia Handian, Alemanian eta Italian ikasi zuen. 1978an, "Comedia" sortu zuen, Europan sormen, kultura eta hiri-aldaketarekin lotutako gaiak lantzen dituen kontsultoretza ospetsua, alegia. Comediaren bidez, Landryk ehunka proiektutan parte hartu eta 45etik gora herrialdetan eskaini ditu hitzaldiak, planetako herrialde aberatsenetan zein txiroenetan: Albania, Australia, Bosnia, Bulgaria, Kanada, Txina, Kroazia, Dubai, Finlandia, Alemania, Hong Kong, India, Italia, Japonia, Mexiko, Holanda, Zeelanda Berria, Norvegia, Polonia, Errusia, Hego Afrika, Espainia, Suedia, Taiwan, Ukrainia, AEB eta Yemen.
Hona hemen bere lanaren helburuak: jarduera kulturalaren bidez bizimodu publikoa, soziala eta ekonomikoa biziberritzea, hiriarentzako etorkizuneko ikuspegia diseinatzea, eskualde-estrategiak sustatzea edo hiri-arloko aktibo eta aukera berriak proposatzea.
Zenbait liburu idatzi eta argitalpen asko ditu: The Art of City Making (2006); The Intercultural City: Planning for Diversity Advantage (2007) Phil Woodekin; The Creative City: A toolkit for Urban Innovators (2000), oso ospetsua; Riding the Rapids: Urban Life in an Age of Complexity (2004); eta, Marc Pachterrekin, Culture @ the Crossroads (2001).
Proiektu honek gizarte eta giza balioak Gipuzkoako lurraldeko arlo ekonomiko, sozial eta politikoan sustatzea eta gizarteratzea du helburu nagusi.bizkaia:xede-k "Gipuzkoa Sarean" proiektuan...
bizkaia:xede-k eta BCAMek (Basque Center for Applied Mathematicsek) elkarrekin lan egiten dute, arlo horretako lehen mailako profesionalak zein ikertzaileak erakarri eta eusteko.Bizkaiko Foru...Bazkideak













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org