“Euskadi, zientzia, teknologia eta berrikuntza talentuarentzat lurralde erakargarria”

Itzuli

Lekua: Talent House -Aiete Auzoa, Duque de Baena Pasealekua, 42. Donostia
Data: Ekainaren 7an
Ordua: 12.00

Etortzekotan, adierazi aurrez: brodriguez@innobasque.com

Une honetan talentua eredu sozio-ekonomiko berri baten ardatz bihurtu da, eta ezaguera edo jakintzaren eta berrikuntzaren alde egiten du eredu horrek.

Talentua eta batez ere talentu ikertzailea sortzea, erakartzea, mugikor bihurtzea eta aitortzea funtsezko bizi-erronka bihurtu da Euskadi lurralde adimentsu, lehiakor, kohesionatu, iraunkor eta ezagueraren gizartean oinarritua izan dadin.

"Euskadi zientzia, teknologia eta berrikuntza talentuarentzat lurralde erakargarria" jardunaldian, talentua erakartzeari dagokionez Euskadiren egoera azalduko da. Helburua gure lurraldean talentuaren mugikortasunean eragiten duten faktoreak ezagutaraztea da, baita zenbait adierazle ere. Hori guztiori eremu honetan funtsezkoak diren eragile batzuen eskutik: Ikerbasque, Donostia Sustapena, bizkaia:xede eta ikertzaileen zenbait esperientzia praktiko.

Gainera, ekitaldian honako hauek aurkeztuko dira:

- "Ikertzaileentzako Euskadiko Gidaliburu praktikoa", Innobasquek Bizkaia Xederekin elkarlanean egina. Gidaliburu honetan gure lurraldean ezartzen diren ikertzaileek beharrezko informazio guztia aurkituko dute gure artean behar bezala txertatu eta egokitzeko.

- "Talentua erakartzea Euskadin: funtsezko faktoreak eta adierazleak" azterlana, Innobasquek Gaiarekin elkarlanean egina.

Jardunaldi hau "Innobasqueko Astearteak" ekimenaren barruan kokaturik dago eta haren bitartez Innobasquek hilero dei egiten die berrikuntzaren protagonistei hedapen- foro ireki batera, euskal berrikuntza pertsonen, antolaeren eta komunikabideen begiradapean ezartzeko.



Beste jarduera batzuk

European Commission - Destination Europe Conference HEALTH RESEARCH FOCUS 11 April 2013 – Washington DC Registration is open!

Informazio gehiago
Jardunaldia: “Atzerritartasun Araudia eta bere aplikazioa prestakuntza handiko langileen kontratazioa ” Lekua: Innobasque. Parke Teknologikoa, Laida bidea 203 eraik. - Zamudio Data: otsailaren 27a Ordua: 10.00 Etortzekotan, adierazi aurrez: iuribe@innobasque.com

Informazio gehiago

Bazkideak

  • bbk
  • beaz
  • biogune
  • Universidad de Deusto
  • Gamesa
  • Tecnalia
  • idom
  • itp
  • sener
  • upv
  • iberdrola
  • IK4

bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio

T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org