Hartzaileak
- -Erakundeak: Bizkaiko Lurralde Historikoan egoitza duten enpresak, zentro teknologikoak, ikerketako zentroak eta taldeak, unibertsitateak, elkarteak eta fundazioak, betiere oso ondo prestatutako pertsonak kontratatu badituzte edo kontratatu / lotu nahi badituzte.
- -Oso ondo prestatutako pertsonak: erakundeek kontratatu, erakarri edo lotutako profesionalak, teknologoak, ikertzaileak eta irakasleak.
- -Sustatzaileak: Bizkaiko Lurralde Historikoan proiektu berritzailea sustatuko duten pertsona prestatu-prestatuak.
- -Laguntzaile/aholkulari/aditu moduan Bizkaiko proiektu berritzaile batean sartuko diren edo sartuta dauden pertsonak.
Nolanahi ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan lantokia duten erakundeen hautagaitzak ere balioetsiko dira, nahiz eta erakundeak bere zerga-helbidea Bizkaian eduki ez, laguntzaren helburu diren langile prestatu-prestatuek euren lanbide/ikerketa jarduera garatu ahal izango dutelako bertan.
Interes estrategikoko arloak:
Batez ere, honako arlo estrategiko hauetakoak izan beharko dira oso ondo prestatuta dauden profesional eta ikertzaileak:
1. Berrikuntza soziala eta enpresen eraldaketa
- Erakundeen kudeaketa eta eraldaketa.
- Pertsonen kudeaketa.
- Enpresen zerbitzugintzaren kudeaketa.
- Gizarte, ekonomia eta kultura arloko berrikuntzaren ondorioz sortutako arriskuen azterketa/diagnostikoa (prognosia).
- Ikerketa sozial aurreraturako metodoak eta baldintzak.
- Komunikazio sozialaren kudeaketa.
- Ingurune adimendunak.
- Soziolinguistika.
- - Kultura (musika, musikologia).
2. Estrategia zientifiko eta teknologikoa
- Aeronautika.
- Automobilgintza.
- Ingeniaritza aeroespaziala.
- Biomedikuntza.
- Bioteknologia.
- Eko-berrikuntza: batez ere, ingurumen-arloko zientziak eta teknologiak. Meteorologia eta klimatologia.
- Energia: batez ere, energiaren banaketa, kalitatea, eraginkortasuna eta aurrezkia. Energia berriztagarrien integrazioa. Energia eolikoa, eguzki-energia eta olatuena.
- Nanozientzia eta nanoteknologia: batez ere, nanomaterialak, nanosistemak, nanoelektronika, nanobioteknologia eta nanoegituren zein behe-dimentsionaltasuneko egituren oinarrizko ikerketa.
- Material berriak: batez ere, altzairua, metal-mekanika, material elektronikoa eta biomaterialak.
- Nekazaritzako elikagaigintzako, nekazaritzako eta arrantzako baliabideak eta teknologiak.
- Elikaduraren segurtasuna.
- Garraioa eta logistika.
- Telekomunikazioak.
3. Informazioaren gizartea
- Errealitate birtuala.
- Sareen bilakaera eta sorrera.
- Hizkuntzalaritzako infoingeniaritza.
- Ingurumen-arloko adimena: batez ere, sentsoreen sareak (SS), haririk gabeko komunikazio-sareak, sareen segurtasuna, informazioa, errealitate birtuala, handitua eta mistoa, edukia tratatzeko teknologiak, teknologia biometrikoak, pertsona/gailua interfazeak, teknologia semantikoak eta teknologia asistiboak.
- Enpresa digital hedatua.
- Teknologia berriak.
Era berean, agiri honetan azaldutakoak ez beste arlo batzuetan lan egiten duten profesionalak eta ikertzaileak ere hartuko dira kontuan, betiere proiektuaren eta/edo pertsonaren arabera halaxe justifikatuta badago.