We are committed to attracting, retaining and engaging highly qualified people. Because the main competitive advantage in the new economy lies in people and their talent.
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) berezko masterra,Lu Xun Txinako Ikaskuntza Zentroarekin elkarlanean
Euskadiko unibertsitate eremuan onetsitako Txinari buruzko goi mailako lehen titulazioa, Txinako ekonomian, negozioetan eta gizartean adituak prestatzera zuzendua.
Presentziazkoa 2011ko urritik – 2012ko azarora Txinerazko prestakuntza ere sartzen da
Lan ordutegiarekin bateragarria
Helburuak
Beraien jarduera profesionala Txinan burutu nahi duten, edo Europatik, “Asiako erraldoiarekin” mota guztietako loturak, enpresa alorrekoak, profesionalak, kulturalak eta sozialak, izan nahi dituzten pertsonei prestakuntza integrala eta diziplina anitzekoa eskaintzea.
Asiako herrialdean eta bertako profesionalekin aritzeko beharrezkoak diren ezagupenak eta tresnak ematea.
Nazioarteko merkataritzaren, kultur kudeaketaren eta erakundeen arteko harremanen alorretan Txina eta Europa arteko erlazioetan parte hartze aktiboa izateko gai diren pertsonak prestatzea.
Nori zuzendua
Planetaren etorkizuna markatuko duen herrialdearen ekonomia, negozioak eta gizartea ezagutzeko interesa duten edozein sektoretako profesionalak eta tituludun gazteak.
Nazioarteko merkataritza,erakundeen arteko harreman, enpresa eta negozio, kultura… alorretan, Txinan finkaturiko edo zentraturiko karrera burutu nahi duten profesionalei eta ikerlariei zuzenduta.
Matrikula
Online http://gestion.ehu.es/gaur
Eguna 2011ko urriaren 1etik 7ra
Zenbatekoa 7.500 euro (Bi epetan ordeintzeko aukera)
Informazio gehiago
UPV/EHU-ko Berezko Ikasketen Unitatea
94 601 32 90 - 94 601 58 25
Lu Xun Txinako Ikaskuntza
Zentroa: 94 405 02 91
www.estudioschinos.com
www.ikasketak.ehu.es
master.estudioschinos@ehu.es
LU XUN - TXINAKO IKASKETEN I. MASTER (pdf 0 B)
HEALTH RESEARCH FOCUS 11 April 2013 – Washington DC Registration is open!
Lekua: Innobasque. Parke Teknologikoa, Laida bidea 203 eraik. - Zamudio
Data: otsailaren 27a Ordua: 10.00
Etortzekotan, adierazi aurrez: iuribe@innobasque.comPartners













bizkaia:xede
Parque Tecnológico de Bizkaia
Edificio 804 Módulo 300
Laga Bidea 48160 Derio
T. +34 94 479 54 28
F. +34 94 431 71 38
info@bizkaia.xede.org